jueves, 8 de octubre de 2015

EGIBIDEko taldea Europar Mugikortasuaren Astean

Bi ikasturte hauetan zehar Mugikortasun Iraunkorraren gaia lantzen ari gara Egibideko ikastetxe guztietan, Agenda 21eko testuinguruaren harian. Zehazki, mugikortasun iraunkor, autonomo eta aktiboa da orain lantzen ari garena. Hots, eskolako komunitatea (ikasle, irakasle eta familiak) oro har, modu iraunkor batean eguneroko bidaiak egiteko gai izan beharko ginatekeela, hau da, etxe eta eskola bitarteko bidaiatxoak modu ez kutsakor, aktibo eta autonomoan eginez (oinez, bizikletaz edo garraio publikoak erabiliz).




Aurtengo eskolako Agenda 21eko txanpa “Europar Mugikortasuaren Astea”-rekin hasi da. Hau, herritarrei ere mugikortasun iraunkorraren baliabideak aurkezteko aukera ezin hobea da, hiriak eta Europa osoak Aldaketa Klimatikoaren kontrako estrategian pausu bat gehiago egiteko.

Beraz, Europako garraio-estrategia iraunkor baten aldeko astearen txanpa honetan irailaren 22an, “autorik gabeko eguna” zela aprobetxatuz, Gasteizko 16 eskola desberdinetako 500 ikasleok Gasteizko kaleetatik modu iraunkor batean bizikletaz mugitzeko aukera izan genuen. 

Egibideko ikasleok ere han izan ginen, bai eta DBHko 4. mailako ikasle eta tutorea, eta Hezkuntza eta Ingurumen Goi Mailako zikloko 4 ikasleok ere.

Egun horretako esperientzia ikaragarria izan zen, 500 pertsona baino gehiago, udalbatzako hainbat kide barne, bizikletaz 6 kilometro luzez ibili baikenuen Gasteizko kaleetatik. Han, kirolaz gain, talde-kidetasuna, alaitasuna, emozioa eta batez ere naturaranzko errespetua izan genuen kontutan.


Oinezkoen harridura aurpegi eta txaloak ere, noski!


Hona hemen talde guztiaren zenbait argazki













No hay comentarios:

Publicar un comentario