HELBURUAK
- Bizikletaren erabilpena sustatzea familia bereko kide guztien artean.
- Trafikoaren egoera aintzat hartu, diseinatu eta ohiko ibilbideak modu autonomo, seguru eta arduratsu batean egin.
- Azkenik, baliatu kalean ariketa fisikoa egitearen onurak, baita ere ingurugiroan dituen ondorio mesedegarriak mugikortasun jasangarri baten alde apustu eginez.
NORI ZUZENDUA
10 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei (noizbehinka onartu dira 8 urterainoko haurrak bizikleta ondo menperatzen badute) eta ikastetxeko irakasleei.
IRAUPENA
2:45 ordu. Ordutegi hau murriztu daiteke 1:45 arte.
ORDUTEGIA
Ikastetxe bakoitzak erabaki dezake, lehentasuna emanez larunbat goizei.
EGITARAU ESTANDARRA
Denak dira praktikoak.
- Modu seguru batean gidatzeko oinarriak.
- Gidatzeko modu seguru horren menderatzearen hobekuntza.
- Hiri-zirkuitua ikasitako guztia praktikan jartzeko
*Programa egokitu daiteke ikastetxeak dituen beharrei eta ezarritako ordutegiari.
IKASTETXE BAKOITZEKO PARTE-HARTZAILEAK
Talde bat edo gehiago 6-8 pertsona izanik talde bakoitzean.
MATERIALA
Beharrezkoa da parte-hartzaileak euren bizikletak eta kaskoak eramatea.
HIZKUNTZA
Gaztelania edo Euskara.
KOSTUA
Doakoa, 100% CEA-k finantzatuta, Gasteizko Udaletxea.