martes, 4 de noviembre de 2014

VALDEREJO


Valderejo 3418,5 Ha-ko Parke Naturala da 1992. urtetik. Honen kokapena Arabarra da, Burgosetik hurbil eta honen animali eta landaretxa oso ugaria da.

Urriaren 15ean “Hezkuntz eta Ingurumen Kontrol” 1go mailako ikasleak hona abiatu ziren eta hau izan zen hauen iritzia:


“Oso esperientzia ona izan da, Valderejo-ko dibertsitatea aztertu dugu hau oso ugaria izanik. Lehen eta behin honi buruzko bideo bat ikusteko aukera izan genuen, kultura eta dibertsitatea aztertzen zituena. Horrez gain, parke naturalaren gaur-egungo egoera azaltzen zuen biztanleriari dagokionezs, izan ere, 1980. hamarkadan jendea hirietara habiatu zen.


Bideoa ikusi ondoren parkera abiatu ginen 4 orduko ibilbidea eginez.

Hau pinudian hasi zen non dibertsitatea zabal-zabal aztertu genuen. Honen ondoren pagadia ikusi  genuen azken bi hauen ezberdintasunak aztertzeko, izan ere, dibertsitatea pinudian askoz handiagoa baitzen.

Azkenik gure zeharkaldia amaitzeko Puron ibaiaren desfiladerotik zehar igaro ginen, honen ligadura ikusiz.”

Honez gain honako hau gomendatzen digute ikasleek:

“Esperientzia guztiz gomendagarria da eta jende guztia animatzen dugu bertara joateko!”