martes, 4 de noviembre de 2014

VALDEREJO


Valderejo 3418,5 Ha-ko Parke Naturala da 1992. urtetik. Honen kokapena Arabarra da, Burgosetik hurbil eta honen animali eta landaretxa oso ugaria da.

Urriaren 15ean “Hezkuntz eta Ingurumen Kontrol” 1go mailako ikasleak hona abiatu ziren eta hau izan zen hauen iritzia:


“Oso esperientzia ona izan da, Valderejo-ko dibertsitatea aztertu dugu hau oso ugaria izanik. Lehen eta behin honi buruzko bideo bat ikusteko aukera izan genuen, kultura eta dibertsitatea aztertzen zituena. Horrez gain, parke naturalaren gaur-egungo egoera azaltzen zuen biztanleriari dagokionezs, izan ere, 1980. hamarkadan jendea hirietara habiatu zen.


Bideoa ikusi ondoren parkera abiatu ginen 4 orduko ibilbidea eginez.

Hau pinudian hasi zen non dibertsitatea zabal-zabal aztertu genuen. Honen ondoren pagadia ikusi  genuen azken bi hauen ezberdintasunak aztertzeko, izan ere, dibertsitatea pinudian askoz handiagoa baitzen.

Azkenik gure zeharkaldia amaitzeko Puron ibaiaren desfiladerotik zehar igaro ginen, honen ligadura ikusiz.”

Honez gain honako hau gomendatzen digute ikasleek:

“Esperientzia guztiz gomendagarria da eta jende guztia animatzen dugu bertara joateko!”


domingo, 25 de mayo de 2014

Ibaialde


Euskal Herriko autonomi erkidegoko ur ekosistemak ezagutarazteko helburuarekin 1996an hasi zen ingurumen hezkuntzako proiektua da .Proiektu honen bidez bultzatu nahi dugu parte hartzaileen arten , nahiz eta talde prestatuak izan edo ez izan , haien inguruan daukaten ingurumenarekin zuzenean kontaktuan jartzea eta zuzenean edo esperimentalki ingurumen konkretu bat aztertzea.


Gure egoera konkretuan , Ingurumen Kudeaketa eta Hezkuntza zikloko lehen mailako ikasleek ,DHBko lehen mailako lau ikasleek eta Ibaialdeko profesional batek Duranatik Gamarraraino ibaiaren kudeaketa eta analisia egin zuten.Bertan lagin batzuk  hartu eta hainbat erreakzio kimiko eta interpretazioen bidez ibaiaren kalitatea eta osasuna aztertu zuten.






martes, 8 de abril de 2014

CONFINT

Zer da Konfint?

                Gazteen Ingurumenaren inguruko konferentzia internazionala da.

                Confintaren esanahia ulertzeko 2010 urtearen ekainera jo behar dugu, hau izan baitzen lehenengo konferentzia internazionala “Zain dezagun planeta” lemaren menpe. Brasilgo hezkuntza sailak antolatu zuen ingurumen ministerioaren laguntzarekin batera.
               
                Honetan 350 gazte baino gehiago batu ziren 47 herri ezberdineko jatorriarekin. Hauek hausnartu zituzten munduko arazo soziokulturalak aldaketa klimatikoaren inguruan.

                Honen xedea honakoak izan ziren:  Munduko gazte guztiak konpromiso globalez ohartarazi eta saiatu gizarte jasangarri bat osatzen. Honekin batera gazte-sare bat planeta zaintzeko sortu nahi izan zen.




                Confint internazionalera iristeko lehendabizi pauso txiki batzuk eman behar dira, horrela lehenik eta behin eskola konferentzia egin behar da, non ekolider bat hautatzen da Euskal konferentziara joateko eta eskolan hartutako ideiak erakutsi eta hausnartzeko.


Euskal Confint-a:

                Orain arte azken pausu hori bete dugu; EUSKAL KONFERENTZIA.

                Aurtengo Konfinta Urdaibaiko Torre Madariagan ospatu zen.






                Egibideren ordezkaritzan eta ekolider moduan Erik Onetza (DBH 1go maila) hautatua izan zen. Honekin batera DBH 1go mailako beste  hiru gazte parte hartu zuten Eduardo Ochoa de Aspuru-rekin batera, Egibideko Ingurumen Arduraduna. Bestetik “Ingurumen Hezkuntza eta Kontrol” lanbide heziketako beste bi ikasle parte hartu nahi izan zuten: Eneritz Castaño eta Anartz García.





            Han ikasleak eta irakasleak banatu eta ekintza ezberdinak bete ziren talde bakoitza bere kabuz.

            Ikasleen tailerrak oso ezberdinak izan ziren baina xede berdinarekin: ingurumenaren aldeko konpromiso bat hartzea. Hona hemen ikasleek egindako tailerrak:

-“Hirien ingurumen arazoen mapa”. Honen helburua hirietako arazorik larrienak ingurumenaren inguruan hausnartzea zuen helburu, honekin batera ekimen jasangarriak proposatuz.

-“Gazteen ametsen zuhaitzak” . Hiri jasangarri bat eraikitzeko beharko ziren ekimen positiboak hartzen ziren margotutako zuhaitz batean



-“Hitzen hodeia” Konfint prozesuaren idei nagusiak hartzen dituena hitz hodei batean

-“Bertsoak edo abeztia”. Honen helburua Confintaren esanahia abezti batean deskribatzea zen.

-“Akrostikoa” Honekin batera Confintaren hitz garrantsitzuenak atera behar ziren akrostiko bat osatuz KONFINT hitza abiapuntutzar hartuz.

                Ikasleek lan hau betetzen zuten bitartean irakasleak geologia inguruko “klase” bat izan zuten baita Mundakako hondartza bisitatzeko aukera.

                Baina guztia ez zen lan gogorra izan, izan ere Torre Madariagako museoa ikusteko aukera izan zuten ikasle eta irakasleek aisialdian, jan ondoren; irakasleek beren kabuz eta ikasleek gida bat zutelarik.







                Egun luze eta gogorra izan arren guztiok oso pozik atera ginen ingurumena zaintzearekiko kontzientziarekin eta bai lankide bai eskolakideekin ikasitakoa konpartitzeko gogoz, izan ere esperientzia paregabea izan zen!

                Hona hemen Gasteizera bueltatu baino lehen ateratako argazki oroigarria: